abuelitoHats Bizigarria izeneko terapiaren deskubritzaile, asmatzaile eta aintzindaria Ilse Middendorf irakaslea izen zen (1910-2009).

Ikusi bideoa

Ilse Middendorfek zioen berak ez zuela hatsa sortu aurkitu egin zuela, baina bere jakinminari, grinari eta lanari esker ezagutzen dugu gaur egun Hats Bizigarria.

Bere ibilbide profesionala soinketa irakasle gisa abiatu zuen. Arnasketa lantzen zuten terapeutekin ikasten saiatu zen, baina benetazko ikerketa lana bere burarekin egin zuen, 10 urtez, bere arnasteko eran sakonduz. Gure gorputzaren atal jakin bat atzeman ahal izateko arreta jartzen dugunean, hatsa bere kabuz datorrela deskubritu zuen. Bere esperientzian oinarrituta, beste pertsonekin lanean hasi zen eta hatsaz zuen jakinduria zabaltzeari ekin zion.

Ariketak eta proposamen diferenteak asmatzen joan zen, beti ere, gure hatsa ezagutarazteko laguntzeko asmoz. Alemanian, Suitzan, EEBBetan, Brasilen, Herbeeretan eta Donostian ere izan zen.

Donostian, hain zuzen, eskola bat dago, (http://www.terapiarespiratoriamiddendorf.com/?lang=eu)  Wolfgranf Jurgiesek sortutakoa.

Wolfgranf Jurgies Ilse Middendorf-en ikasle begikoa izan zen, urteetan elkarrekin praktikatu baitzuten, lantalde txikian.

Nik Wolfgrang-en eskutik ezagutu nuen Hats Bizigarria, 1993an. Urte askotan praktikatu ondoren, 2011tik 2015era bitartean, sakontzeko asmoz, Donostiako Middendorf Institut-en formakuntza egin nuen, Hats Bizigarriaren terapeuta titulua lortu arte.