nubes

Hats Bizigarria arnas terapia mota bat da, baina hori baino gehiago ere bada.

Batez ere, ezagutza-bidea da. Zeure benetako erritmoa aurkitzeko modua.

Borondatea erabili gabe arnasa era kontzientean hartzea ez da gizakiok berez egiten dakigun zerbait. Orokorrean, arnasteko bi modu ezagutzen ditugu: arnasketa inkontzientea, bizirik irauteko etengabe erabiltzen duguna, hau da , arnasa hartzen dugu pentsatu gabe- oraintxe, lerro hauek irakurtzen ari zarenean egiten duzun moduan- eta arnasketa kontzientea eta borondatezkoa, “zerbait” lortzeko egiten duguna (adibidez, erditze-ikastaroetan edo yoga praktikatzen denean, arnas erritmoa aldatuz, tarteka eutsiz, edota arnasbotatzea luzatuz erabiltzen dena).

Bada hirugarren modu bat, Hats Bizigarria deiturikoa: arnas inkontzientea kontziente bihurtzen duena baina borondatearen bidez behartu gabe.