pompás de jabón

Arnasa sartzen utzi behar da, ondoren ateratzen utzi eta itxaron behar da berriro bere kabuz itzuli arte.

Horrela esanda, erraza dirudi, baina sarritan ezer ez egitea da egiten zailena.

Beraz, informazioa eta praktika behar dira gure berezko arnasketa ezagutu ahal izateko.

Bi modu daude Hats Bizigarria lantzeko: taldean edo bakarkako tratamenduan.

Taldean, irakasleak proposamen zenbait adierazi eta erakusten ditu, nahi duenak parte hartu eta praktikara eramateko. Jantzi erosoak eta galtzerdi potoloak behar dira, besterik ez.

Bakarkako tratamendua hartu behar duen pertsona jantzita baina oinetakorik gabe etzaten da ohatilan, eta tratamendua eman behar duenak eskuekin lantzen dio gorputza, emeki. Ez da inoiz minik ematen.