amapolaGu geu, gure arnasa, da Hats Bizigarriaren langaia. Jaioberriaren lehen arnas hartzetik hilzorian dagoen pertsonaren azken hatsera bitartean bizitza osoa arnasketarekin lotuta dago.

Hori dela eta, bizitzako edozein sasoi ona da Hats Bizigarria ezagutu eta praktikatzeko. Ez dago adin-mugarik, eta ez da aldez aurretik prestakuntzarik behar.

Hasieran, ezinbestekoa da terapeuta baten laguntza. Behin oinarrizko arauak ezagututa, norberak egin ditzazke ariketak eta proposamenak, eta bakarrik praktikatu dezake. Hats Bizigarria garapen pertsonalerako tresna da eta horregatik norberak bila dezake unerik egokiena praktikatzeko.