nubes

Hast Bizigarriaren praktikak onura asko dakartza. Hasteko, zure arnas erritmoa ezagutzen lagunduko dizu, hots, oreka aurkituko duzu.

Pentsatuz gero, garbi dago eman eta jasotzearen arteko oreka ongi izatearen oinarria dela.

Hats Bizigarriaren praktikan hobekuntza fisikoa eta mina ez datoz bat. Alderantziz da, hain zuzen, gorputzari erreparatzen eta adi egoten ikasten da, hau da, zure gorputzaz fidatzen zara, hobeto ezagutzen duzulako. Eta deskantsua behar duenean hartu egiten duzu.

Nik modu eroso eta eraginkorrago batean moldatzen ikasi dut. Neure buruaz seguruago agertzen. Eta batez ere –esaldi batean laburbidu beharko banu- Hats Bizigarriak alaiagoa egin nau.