Aharrausiak

posted in: Sin categoría | 0

Aharrausi egitea, aho zabalka jardutea, oso gomendagarria da. Jakin badakit zenbait toki eta unetan ez dagoela ondo ikusia -aspermenaren adierazgarritzat jotzen delako- baina osasuna gizarte-arauak baino garrantzitsua denez, nire aholkua hauxe da: aho zabalka lasai aritzea.

Hats Bizigarria praktikatzen denean oso ohikoa da nahi gabe aharrausika hastea. Bat-batean jaiotzen dira eta gauzatzen uzten badiegu ongizate sentipena eta oxigenazio atsegingarria eragiten digute. Baina ez dugu gure burua derrigortu behar. Berez atera behar dute, bestela ez da gauza bera.

Aharrausiari buruzko pare bat esteka uzten dizkizuet. Bat orokorra, bestea berezia. Goza itzazue.

 

 

Leave a Reply