Arnasa sudurretik hartu behar da

posted in: Sin categoría | 0

Hobeto da arnasa sudurretik hartzea. Ezaguna da, baina hala ere persona askok arnasa ahotik hartzen dute. Ia konturatu gabe.

Gure sudurrak airea filtratu eta egokitzen du, hartzen dugun airea berotu eta garbitzen du.

Hats Bizigarria praktikatzeko ahoa itxita edukitzen saiatu behar dugu, arnasa sudurretik hartzeko.

Sudurra prestatzeko, irekitzeko alegia, hurrengo ariketa hau egin daiteke:

Bi hatzamarrez baliatuta, sudur-hegaletatik tiratu. Erpurua eta erakuslearen artean sudur-hegala hartu eta behera eta aldeetara tiratu, emeki. Hiruzpalau aldiz.

Leave a Reply